XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KOMIKIGILE LANETAN
BINETAREN ZENBAKIA
- Teodoredoren irudi osoa oinez, bere aurrean erregeren kaparen punta ikusten da.
Teodoredok begiak itxita dauzka eta zerbait esaten dio erregeri.
- Printzesaren irudia atzekaldetik.
Aieneka doa erregek ipurdian emandako ostikada dela eta.
Txirikordak ere tentetu egin zaizkio.
- Urrunean gaztelua ikusten da.
Gazteluaren atetik, katapulta baten antzera, azti bat irteten da hegan.
Haren txanoa ere aidean doa.
- Gazteluko tortura-ganbara.
Errege haserre bizian, eskuak atzealdean dituela.
Teodoredo gurpil bati lotuta dago, mingaina guztiz kanpoan du, begi irtenak eta min aurpegia.
Borrero bat dago bere ondoan gurpilari bueltak ematen.
- Errege gaztelu barruan, pentsakor, urduri, biribilean paseatzen.
Teodoredo ezkutatuta dago erregeren zelatan.
- Soldadua eta errege.
Errege haserre soldaduari begira, hau erregeri hurbiltzen zaio aurpegi serioz.
- Teodoredo eta soldadua.
Teodoredok zerbait agintzen dio soldaduari; honek ez du ongi ulertzen.
- Teodoredoren aurpegia bakarrik.
Pozik dago, irribarretsu.
Ideia bat bururatu zaio.
- Printzesa oso tente erregeri begira.
Erregek bizkarra ematen dio; oso haserre dago, lehertzeko moduan.
- Teodoredoren burua bakarrik, barrez, begiak itxita eta mingaina bistan.
- Teodoredoren aurpegia bakarrik, txanoaren adarrak guztiz korapilatuta, begi irtenak eta ezpainak zerraren formaz.
- Teodoredo korrikan doa, irribarretsu.
- Teodoredoren gerrirainoko irudia.
Oinez doa irribarretsu.
- Soldaduaren irudia bakarrik.
Barrez algaraka, hatz bat jasotzen duen bitartean.
- Teodoredo, eskua ahorantz daramala, paseatzen ari da arduratuta.
- Soldadua, beldurturik, korrikan doa.
Soldaduari jarraika norbait datorrela dirudi.